Porrota

Denok izan dugu bizitzan uneren bat (edo asko), non galtzearen sentsazioak inguratu izan gaituen. Bizitzaren alor guztietan gainera, alor profesionalean, kirolean, maitasunean etab. gertatu zaigu fenomeno hau.
Honen aurkako erreakzio desberdinak ditu gutako bakoitzak; batzuk haserretu egiten dira, beste batzuk triste jartzen dira, eta badaude serio jarri eta horrela orduak edota egunak pasatzen dituztenak (porrotaren arabera). Nola ez gara haserretu, serio edo triste jarriko ba? Ba al dago norbait mundu honetan galtzea gustuko duen?
Inork ez du gustoko, hori argi dago, baino badaude galtzeko modu desberdinak, eta horren arabera gure erreakzioak ere aldatzen dira. Nire ustez, galtzeko modurik okerrena egin zenukeen guztia ez egitean gertatzen da. Adibidez, txapelketa batean bakoitzak dakiena egiten ez duenean edo lan bat era kaxkar batean egitean. Kasu hauetan norberarekin haserretzen gara, ez baitugu onartzen gaizki egin dugula eta gure buruarekin hasten gara borrokan. Honek alderdi positiboa ere du, borroka eta amorruaren ondorioz hobetzen delako, haserre horrek grin handiagoarekin lan egitea ahalbidetzen digulako.
Hala ere, badago galtzeko beste modu bat, eta honetan ez gara haserretzen, kontrakoa baizikik, nahiz eta galdu, pozik ere egon gaitezke. Kasu hauetan dena eman dugu, barruan daukagun guztia atera, baina tamalez, galdu egiten dugu, besteak gu baino hobeak izan direlako, edo ezin izan dugulako helburua lortu. Baina harro gaude, gure alderdirik honena atera dugu, eta hori da garrantzitsuena.
Ondorio modura, galtzeak onurak ekartzen dituen arren, argi dago, inork ez duela gustuko eta hori ekiditeko edozer egingo dugula. Baina era berean, garaipena lortzeko, porrotetik pasatzea ezinbestekoa da.

“Caerse está permitido, levantarse es una obligación”

Julen Arrizabalaga

20140610-090900-32940776.jpg

Etiquetado , , , , , , , , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: