Basque Ose iniziatiba

  Video explicativo:

 

   Lehen sektoreari burujabetza eskeintzen dion industrializazio, fabrikazio eta teknologia aurreratuen sozializazioan gauzak aldatzen ari dira. Bada maila lokalean tendentzia bat elikadura burujabetza lortzera bidean pausuak ematen ari dena, eta guk eransten dugu, teknologiaren burujabetzak ahalbidetuko du helburu horretara lehenago iristea.

    Ohartzen gara gizarteak aldaketei beldurrez eta mesfidati aurre egiten diela. Eta gizarte honetako industriak honela jokatzen duela. Alegia, zerbaitek, konprobatu gabe, funzionatzen duela ikusten ez badugu, ez gara berrikuntza onartzera ausartuko. Beraz ezinbestekoak dira aitzindariak: bidea markatuko duten pertsonak, bide hortan barrena ibiltzen SAIATZEN lehenak izango direnak. Oker egin eta berriz saiatu. Hainbeste aldiz bidea ibiltzen saiatu azkenik PRAKTIKA lortuko dutenak eta nahikoa kontrolatuko dutenak gaia gizarteari FROGATU ahal izateko moduan. Hor kokatzen dugu geure burua eta hortara bideratuko ditugu gure indarrak.

   Zertan gabiltzan orain? Open Sourcearen inguruan lehen sektorea eta maila lokaleko industrian inpaktua lortzeko jaiotako ekimen bat izanik, proiektua deialdi ireki baten ondorioz elkarturiko lan talde batek abiatu dugu eta dagoeneko Auzolan tokian tokiko burujabetzarako Euskal Herri mailako elkartea dugu bazkide nagusi beharrizanen erabiltzaile moduan.

    Egun hauetan partaidetza bultzatuz probetxuzko etekin aberasgarriagoa lortuko dugulakoan zenbait eragile sozialekin harremanetan jartzen ari gara, besteak beste eragile sozialak, eta formakuntza erakundeak.

     Beraz, momentuan proiektuari gorputza ematen ari gara , baina hemen ikus dezakezu zein izan zen lehen pausua.

Informazio gehiagoren bila bazaudete: http://www.basqueose.org/es/

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: