Innovation Jam 2013

Innovation Ja,-eko poster-a!Azkenean, bukatu da, hilabete asko, Osasun Turismoari buruzko Innovation Jam-a prestatzen ibili eta gero, aste honetan, asteazkenean, 27an, ekitaldia burutu genuen.

200 ikasle inguru bildu ziren Arrasateko Garaia eraikuntzan, Osasun Turismoari buruzko ideiak sortu eta denen aurrean azaltzeko. Ekitaldiri, Bárbara Quecedo eta Julen Arrizabalagak eman zioten hasiera. Jarraian, Susana Azpilikuetak, EKITEN programaren azalpenak eman eta programa bera martxan jarri zuen.

Imagen

Ikasleak Osasun Turismoaren munduan murgiltzeko, bost tailer prestatu genituen: Capoeirako bat
(3 Brazildar etorri ziren ikasleak animatu eta martxan jartzera), Sukaldaritzako bi (Batean The Cook Rocker blogari famatuak ibili zen http://thecookrocker.wordpress.com/ eta bestea, Antonio deituriko Andaluziar bat, Basque Culinary Centerrean ikasten dabilena) eta azkenik masajeko beste bi tailer (Abuin masaje zentrotik etorritako bi profesionalen eskutik).

JendeakImagen oso ondo pasa zuen tailerretan, eta motibazio hori aprobetxatuz, taldeetan jarri ziren, 19 talde izan ziren, eta talde horientzako 10 dinamizatzaile egon ziren, ideak garatzen laguntzeko. Hasieran, osasun turismoa zer den argi eduki ondoren, ideia sorta bat banatu zitzaizkien, hortik beraien idea hasteko, edo gutxienez, horietatik inspiratzeko. Erritmoa desberdina zen taldeetan, batzuk, oso argi zuten idea, eta hurrengo fasera pasa ziren, baina beste batzuk, berriz, “Brainstorming” bat egitera ausartu ziren! Ondoren, ideia behin argi edukitzean, Canvas Model-a betetzen hasi ziren, eta bertan zer baliabide, gastu, material etab. beharlo lituzketen analizatu zuten. Lan ederra! Hori bukatu ondoren, atseden txiki bat izan zuten, non Debagoienako Mankomunitateak hamaiketakoa banatu zuen (bokata, fruta ale bat eta edaria).

ImagenBehin atsedena amaituta, talde bakoitzak Legoz beteriko poltsa bat jaso zuen, eta horrekin, beraien ideia prototipatu behar zuten, eta hala ibili ziren, beraien sormena erabiliz, oso prototipo ikusgarriak egin zituzten. Aurkezpenekin hasi baino lehen, Elevator Pitch-a bete zuten, gero aurkezpena ulergarriagoa egiteko.

Denek amaitu zutenean, isiltasuna izan zen nagusi aretoan, ze talde izango ote aurkezpena lehenengo egingo zuena? “Izar gorri” taldeari egokitu zitzaion ohore hau, eta behin urduritasuna pasa zitzaienean oso ondo egin zuten. Horrela, bata bestearen atzetik, 19 talde ibili ziren, batzuk besteak baino aurkezpen txukunagoekin. Aurkezpen eta ideiak epaitzen, Mondragon Unibertsitateko 2 kide, LKSko bat eta ISEAko beste bat egon ziren. Ideien originaltasuna, 200 alumnos de MU crearon ideas de negocio en torno al Turismo de Saludaplikagarritasuna etab. kontuan hartuta, ideia irabazlea “Borobil berde” taldearena izan zen. Ideia hau Irune Orbe, Irati Aranaz, Mikel Etxeberria, Iaki Intxausti, Erik Oribe, Xabier Lazkano eta Diego Irigoyenek sortu zuten, eta mobilerako aplikazio bat da, zeinak pertsona bakoitzak bere datuak sartuz, osasuna kontrolatu eta arazoak sahiesteko balio duen. Zorionak ekipo!

Horrela bukatu zen ekitaldia, ikasleentzako bizipen dibertigarri eta erabilgarria izan delakoan, eta gu pozik, hilabete guzti hauetako lana ondo atera delako.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldia antolatzen lagundu diguten guztiei, baina bereziki Osane Lizarralde MGEPko iraksleari!

@juliantxin

PD: Hurrengo posta San Franciscotik izango da!

Etiquetado , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: