Atzegi Community Manager

Uztailetik Urriaren 15erarte, Kibber-eko 2 kide, Elena Rodriguez eta Julen Arrizabalaga Atzegin lanean izan gara. Gure helburua, sare sozialetan Atzegi eta 2012ko kanpaina ezagutzera ematea izan da. Aurtengo Atzegiren kanpaina hezkuntzaren munduan izan da, “Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek” lelopean. Helburua, eskoletan inklusioa sustatzea da, eta horretarako Gipuzkoako hainbat eskoletan sentsibilizazio hitzaldiak emango dira. Gainera, Abenduan, minibidioen txapelketa bat ospatuko da. http://www.atzegi.org

Twitter (@atzegi) eta Facebook izan dira erabili ditugun sare sozialak. Uztaila eta Abuztuan, Atzegiri buruz informazio orokorra eman zen; historia, eguneroko jarduerak, beste urteetako kanpaina kartelak etab. Astean behin Ainhoa Fiz-ekin (Atzegiko Familiei Laguntza Zerbitzuaren Teknikariarekin) bilzen ginen, asteko edukiei buruz hitz egin eta gure lanari buruz hitz egiteko.

Iraila, kanpainaren hilabetea izan zen, eta Twitter eta Facebook-en, horri buruzko informazioa jarri genuen, eta informazio hori erabligarria izan zedin, kanpainaren egunean, zuzenean, prentsaurrekoan gertatzen ari zen guztia argitaratzen genuen, eta jende askok jarraitu zuen, RT, Gustoko Dut eta mentzioen bitartez.

Urriko 15 egunetan, hezkuntza bereziari buruzko edukian argitaratu genituen, jokuak, programa bereziak, ekitaldiak… eta eskerrak eman behar dizkiogu @tarinak22ri emandako laguntzarengatik.

15ean, proiektua ixteko bilera egin genuen, PostMotorola bat bete genuen (Zer joan da ondo?, Zer joan da gaizki?, Zer ikasi dugu?, Zer egindo dugu desberdin hurrengoan?), eta izandako aurrerapenari buruz hitz egiten izan ginen. Espero dugu, etorkizunean, kolaborazio gehiago sortzea!

Eskerrik Asko Atzegi, guregan jarritako konfiantzarengatik!

Julen Arrizabalaga

@juliantxin

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: