WAVEGARDEN

Itsasoko olatuekin antza gehien daukan olatua da, gizonak sorturiko hau

Wavegarden® teknologiari esker, maila ezberdineko surflari eta ur-kirolari guztiek hondartza-inguruneak eta surfa egiteko lekuak gozatu eta eskuragarri ahal izango dituzte, kostaldetik urrun egon arren. Wavegarden Instant ingeniaritza-konpainiak garatutako teknologia berria da, ingurune natural eta ekonomikoki bideragarriak diren olatu-sortzaileak ezarriz, benetako olatuak sortzen dituena.

Euskal Herrian kokatutako leku batean Wavegarden prototipoa probatu duten surflari batzuen iritziak honakoak dira:

“Atzo edozein surflariren ametsa probatu nuen!!! Nola esan… olatu hau ez da bukatzen, eta ez da inoiz isten….. jajaja”

Bobby Martinez,

(Surflari profesionala, AEB) twitterren

“Wavegardenek, txapelketetan hobeto aritzeko, teknika hobetzen laguntzen dit. Surfa ikasi eta hobetzeko tresna ezin hobea da olatu hau”.

Aritz Aranburu,

(Surflari profesionala, Euskadi)

“Nola dabilen jakin nahi dut, niretzako olatu bat egiteko”

Kai,

(5 urteko surflaria, Euskadi)

Wavegarden Kontzeptua

wavegarden concept

  • 1. Hondartza / bainu gunea
  • 2. Hasiberriko guneak
  • 3. Adituen gunea
  • 4. Skatepark eta haurrentzako jokuak
  • 5. Eraikutza
  • 5. Inguruko ibilaldia

Wavegarden aukera kontaezinak ematen dituen merkataritza-eredu dinamikoa da. Haren elementu nagusia kalitate bikaineko olatua da, surflari eta ur-kirolari guztientzako diseinatu eta egokitutakoa.

controlled surf waves
wavegarden business model
ecologically sound wave pool

Wavegarden ingurune segurua da, adin eta trebetasun-maila ezberdineko pertsonentzako ezin hobea, eta bereziki egokia da itsasotik urrun bizi den jendeari surfa ezagutarazteko. Horrenbeste abentura bizi nahi ez dutenentzat ere egokia da, ur-bazterretik gertu olatu txikiagoekin jolastu baitezakete.

Wavegarden teknologiari esker, bestelako diru-sarrerak ere sorrarazi daitezke, esaterako, jatetxeak, txikizkako merkataritza, branding eta merchandisinga, txapelketak, ekitaldiak, etxe komertzialen babesa ezarriz, eta talde zein enpresentzako erreserbak eginez.

Wavegarden teknologiaren oinarria da ekologikoki koherentea den instalazioa ezartzea, bertan beste olatu-sortzaileek baino energia gutxiago erabiliz.

lake surfing
ecologically friendly wave park

controlled condition surfing

Wavegarden lehendik dauden laku edo urmael zein berrietan instalatu daiteke, betiere ingurune horretako itxura eta sentsazio naturala oztopatu gabe. Olatuak sortzeko erabiltzen den teknologia guztia lur edo ur azpian dago ezkutatuta.

Wavegarden aisialdirako gune ekologikoa da, eta itxura oso erakargarria duenez, laku edo urmaeleko resort-gune, ur-parke edo ur-kiroletako zentro bihur daiteke.

Wavegarden ezin hobea da goi-mailako surflari eta surf-konpainientzat, kontrolatutako baldintzetan, surf-teknika, teknologia eta estrategia berriekin saiakuntzak egin baititzakete.

Julen Arrizabalaga

@juliantxin

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: